Bakeolak Ikasle Laguntzaileen VI. Topaketa ospatu du

Iaz, Ikasle Laguntzaile Jardunaldien V. Topaketa egin genuen, Lauro Ikastolak, eta hainbat ikastetxetako 203 lagunek parte hartu zuten.

IMG_4787IMG_4806

Aurtengo topaketak beste ikastetxe berri batzuek ere parte hartu nahi zutela jakin eta gero, Bakeolak hiru topaketa egitea erabaki zuen.

Topaketak elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko gunea izan nahi du. Horretaz gainera, programatutako jarduerez gozatzeko aukera ere ematen du.

IMG_4778

Lehenengo Topaketak apirilaren 17an egin zen, Doloren Ibarurri BHIn. Topaketak ikastetxe horretako ikasleek parte hartu zuten, Balmasedako BHIko eta Zorroza BHIko ikasleekin batera. Guztira, 103 lagun bildu ginen, irakasleak eta ikasleak.

IMG_4823IMG_4824

Bigarren topaketa Barakaldon egin zen, maiatzaren 6an. Beurko BHIko ikasleak izan ziren buru, baina beste ikastetxe batzuetako ikasleek ere parte hartu zuten: Zubizaharra Ikastola (Balmaseda), Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastola eta Cruces BHI.

Jardunaldiak aurkezpen batzuekin hasi ziren, topaketen buru ziren ikastetxeen eta Bakeolaren aldetik. Jarraian, hainbat jarduera egin ziren, ikastetxeek antolatutakoak: antzerkia, ezagutza-jolasak, ikastetxeetan egindako lan zehatzaren aurkezpena…

IMG_4780

Azpimarragarria izan da, aurten ikastetxeek egin duten lana: oso ondo prestatu dituzte jardunaldiak.

Gero, Bakeolak jarduera bat prestatu zuen, Ikasle Laguntzaile Programaren bizipenak partekatzeko eta bizipen horien inguruan gogoeta egiteko. Hamar laguneko taldetan banatu, eta gogoeta egion ondoren, ondorioak talde handian aurkeztu ziren.

IMG_4866

Jarraian, ikasleen diplomak banandu genituen, Institutua amaituko duten ikasleen artean banatu ziren, urte hauetan egindako lana eskertzeko asmoz.

Amaitzeko, ikasleek prestatutako dantzan aritu ginen, eta gero elkar agurtu genuen. Jarduerez betetako topaketak izan dira, giro onarekin, eta guztion gozamenerako eginak.

IMG_4795IMG_4877

Aurten, azken Topaketa bat egitea falta zaigu, beraz, parte hartu nahi izanez gero, zuen zain egongo gara!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

captcha

Please enter the CAPTCHA text

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>