Balmaseda BHIko prestakuntza (2013ko abenduaren 13 eta 14an)

Iragan asteburuan (2013ko abenduaren 13 eta 14an) Balmaseda BHIko Ikasle Laguntzaileen prestakuntza-saioa egin genuen Bakeolaren eskutik, Bilboko aterpetxean.

Balmaseda BHIk zortzi urte daramatza Ikasle Laguntzaile Programa garatzen, eta prestakuntza-saio horretan DBH 2tik Batxilergoko 2. mailara bitarteko 38 ikaslek parte hartu zuten, bai eta programan parte hartzen duten zenbait irakaslek ere.

foto 1foto 2

Prestakuntzaren helburuak ondokoak dira:

  • Ikastetxean izaten diren gatazkak eta gatazka horiek eraldatzeko estrategiak aztertzea.
  • Ikasle laguntzaileen funtzioak eta gaitasunak ezagutzea.
  • Ikasle laguntzailearen estrategiak praktikan jartzea, hainbat kasu eta egoera errealen aurrean.

Ostiral arratsaldean iritsi ziren aterpetxera ikasleak, eta hainbat aurkezpen-dinamika egin genituen. Afaldu ostean, berriz, hainbat jarduera eta jolas kooperatibo egin genituen.

foto 4IMG_9771

Programan parte hartzen duten Ikasleen prestakuntza-prozesua progresiboa da, bai eta ikastetxean betetzen dituzten funtzioak ere. Hori dela eta, larunbatean, hiru taldetan banatu ginen: DBH 2ko taldearekin talde-prozesua landu genuen, gatazkei heltzeko aproposa den giroa lortzeko xedearekin; DBH 3ko ikasleen prestakuntza, berriz, gatazken inguruko komunikazio-, laguntza- eta eraldaketa-gaitasunen ingurukoa izan zen; azkenik, DBH 4ko eta Batxilergoko ikasleek sare sozialekin lotutako gatazkei buruzko prestakuntza zehatza jaso zuten.

Asteburu osoan hainbat dinamika eta lan-metodologia erabili ziren, proposatutako helburuak lortzeko.

foto 3IMG_9805

Balorazioak oso positiboak izan ziren, eta gehien baloratu zituzten aspektuak ondokoak izan ziren: taldearen giroa, erabilitako dinamikak eta, batez ere, prestakuntza-saio hauek ikasturte osoan garatzen jarraitzeko beharrizana.

Atzo Juanto irakasleak posta elektroniko bidez jakinarazi zigunez, “pozarren itzuli ziren”.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

captcha

Please enter the CAPTCHA text

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>