Category Archives: Ikasleak sarean

Elkarbitzitza proiektuak Dolores Ibarruri BHI-n

 

Dolores Ibarruri institutuan elkarbizitza, ingurune inklusiboan, pertsonen arteko harreman multzoa dela pentsatzen dugu, bakoitza onartua senti dadin eta parte hartzeko eta hezteko aukera duena. Harreman hauek errespetuan, enpatian eta entzutean oinarritzen dira, elkarrizketaren bidez gatazkak konpontzen saiatuko gara, gatazkak ikasteko aukera izanik. Dena dela, erakunde guztiek arauen bidez zuzendu behar direnez, justizian oinarritutako eredua, pertsonak eta gatazkak desberdinduko duena, lehenetsiko da.

Gure Bizikidetza Planak, ikasleen eskubideak eta betebeharrak kontuan hartuz, elkarbizitzarako arauak jasotzen ditu, eta ez betetzekotan aurretiko neurriak eta zuzentzekoak ere agertzen dira.

Bizikidetza Planaren barruan agertzen den planteamenduarekin bat etorrita, araudiaz gain parte-hartzaileak diren beste ekintza batzuk martxan jarri dugu hau hobetzeko asmoz:

Bizikidetza Behatokia

Institutuan elkarbizitza kudeatzeko organoa da, institutuko sektore guztien ordezkariak dituena. Behatokiaren helburuak harreman positiboak ezarri eta elkarbizitza egokia egitea dira.

Elkarbizitza behatokia gutxienez ikasturtean lau aldiz elkartuko da ikasturtearen hasieran Urteko Bizikidetza Plana osatzeko, Planaren jarraipena eta azken ebaluaketa egiteko.

Ikasle Laguntzaileen Programa

Honen bitartez, DBH eta batxilergo borondatezko ikasle talde bat giza trebetasun eta gatazken konponketan trebatu nahi dugu, haien adineko ikasleen artean sortzen diren arazoez kontura daitezen eta konpontzen lagun ditzaten.

Bitartekaritza Proiektua

Bitartekaritza arazoak aurreikusi eta konpontzeko bide egokia da bi alderdiren arteko gatazka batean hirugarren bat pertsona neutral bat, bitartekaria, sartzen da. Bitartekaritzaren bidez bi alderdiek irabazten dute, elkar ulertzeko, haien artean komunikatzeko eta akordio justuetara ailegatzeko esfortzu handia egiten dute. Bitartekariak laguntzen du prozesu hau burutzen. Bitartekaritza boluntarioa eta isilpekoa da. Bitartekaritza taldeko partaideak orientatzailea, ikasketa buru ondokoa, bizikidetza koordinatzailea, irakasle bat edo bi eta ikasle laguntzaile – bitartekariak izango dira.

Triptiko bat egin dugu proiektuaren ezaugarriak jakinarazteko

Bitartekaritza zerbitzua -Triptiko euskaraz_Página_1Bitartekaritza zerbitzua -Triptiko euskaraz_Página_2

Balmaseda BHIko prestakuntza (2013ko abenduaren 13 eta 14an)

Iragan asteburuan (2013ko abenduaren 13 eta 14an) Balmaseda BHIko Ikasle Laguntzaileen prestakuntza-saioa egin genuen Bakeolaren eskutik, Bilboko aterpetxean.

Balmaseda BHIk zortzi urte daramatza Ikasle Laguntzaile Programa garatzen, eta prestakuntza-saio horretan DBH 2tik Batxilergoko 2. mailara bitarteko 38 ikaslek parte hartu zuten, bai eta programan parte hartzen duten zenbait irakaslek ere.

foto 1foto 2

Prestakuntzaren helburuak ondokoak dira:

  • Ikastetxean izaten diren gatazkak eta gatazka horiek eraldatzeko estrategiak aztertzea.
  • Ikasle laguntzaileen funtzioak eta gaitasunak ezagutzea.
  • Ikasle laguntzailearen estrategiak praktikan jartzea, hainbat kasu eta egoera errealen aurrean.

Ostiral arratsaldean iritsi ziren aterpetxera ikasleak, eta hainbat aurkezpen-dinamika egin genituen. Afaldu ostean, berriz, hainbat jarduera eta jolas kooperatibo egin genituen.

foto 4IMG_9771

Programan parte hartzen duten Ikasleen prestakuntza-prozesua progresiboa da, bai eta ikastetxean betetzen dituzten funtzioak ere. Hori dela eta, larunbatean, hiru taldetan banatu ginen: DBH 2ko taldearekin talde-prozesua landu genuen, gatazkei heltzeko aproposa den giroa lortzeko xedearekin; DBH 3ko ikasleen prestakuntza, berriz, gatazken inguruko komunikazio-, laguntza- eta eraldaketa-gaitasunen ingurukoa izan zen; azkenik, DBH 4ko eta Batxilergoko ikasleek sare sozialekin lotutako gatazkei buruzko prestakuntza zehatza jaso zuten.

Asteburu osoan hainbat dinamika eta lan-metodologia erabili ziren, proposatutako helburuak lortzeko.

foto 3IMG_9805

Balorazioak oso positiboak izan ziren, eta gehien baloratu zituzten aspektuak ondokoak izan ziren: taldearen giroa, erabilitako dinamikak eta, batez ere, prestakuntza-saio hauek ikasturte osoan garatzen jarraitzeko beharrizana.

Atzo Juanto irakasleak posta elektroniko bidez jakinarazi zigunez, “pozarren itzuli ziren”.

Gure ikastetxeko harrera. Gallartako Dolores Ibarruri BHI-ko esperientzia

 

GURE IKASTETXEKO HARRERA  ETA IKASLE-LAGUNTZAILEEN LANA (DOLORES IBARRURI BHI)

Ikasle berrien harrera egiteko, ekainean  (kurtsoko amaieran) 1. DBHko ikasleen artean ikasle laguntzaileak aukeratzen dira.

DibujoDibujo2

Gela bakoitzetik 4 edo 5 IL aukeratu behar dira hurrengo prozedura jarraituz

  • Institutuko IL batzuk klase aurrean azaltzen dute nortzuk diren, zer egiten dute, nola ikasten duten laguntza ematen….
  • Gero prest daudenek IL izateko azaltzen diete bere gelakoei zergatik ikusten duten haien burua egokia lan hori egiteko.
  • Ondoren botaketa egiten da
  • Boto gehiago atera dutenak IL programan sartzen dira.

Ekainean, ikasle berriak datozenean institutua ezagutzera taldeak egiten dira, talde bakoitzarekin ikasle ohiak (lehenengo mailako aukeratutako IL) joaten dira gela desberdinak erakutsiz.

Dibujo3

Irailean klaseak hasi  baino aurreko egunean DBHko  IL berriekin elkartzen gara azaltzeko zer egin behar duten, nola egin aurkezpena eta datozen DBHko  lehenengo mailako ikasleak banatzeko haien artean, bakoitzak bost ikasle berriren ardura hartzen duelarik.

Aurkezpen egunean bakoitzak bere tutorandoak laguntzen ditu dagozkien klaseetara, hilabete honen zehar sarrera, irteera, patioetan, jantoki orduetan… haiek laguntzeko prest daude eta haiengana hurbiltzen dira ia arazorik dituzten, zerbait behar duten…

Dibujo4

Ikasle laguntzaile hauek orientatzaile eta bizikidetza koordinatzailearekin elkartzen dira astean behin ikasle berrien moldaketa prozesuaren berri emateko.

IKASLE LAGUNTZAILEAK IRAILEAN

Irailean kurtso hasieran 2. mailako ikasle laguntzaileen bilera egin genuen, bakoitzak bere 1. mailako ikasleak aukeratzeko haien tutoreak izateko lehenengo momentuetan.

Pozik ibili gara jende berria ezagutzeko aukera izan dugulako eta haiek lasaiago egoten lagundu bait dugu. Halaber, irailean zehar haien ardura izan dugu patio zein jantoki orduetan galdezka ibili gara, haien zalantzak, beldurrak eta abar ekiditzeko nahian.

Kurtsoan zehar ere gure laguntza  eskainiko diegu haiek gustura sentitzeko gure institutotan.

Bakeolak Ikasle Laguntzaile Programaren IV. Jardunaldiak ospatu ditu

Ikasle Laguntzailea berdinen arteko laguntzako eta eskola bitartekaritzako programa garatzen du Bakeolak 2004 urteaz geroztik Bizkaian eta Gipuzkoan

Egun 250 lagun baino gehiagok parte hartzen dute proiektuan: Dolores Ibarruri BHI (Gallarta), Ikastola Zubizaharra (Balmaseda), Balmasedako BHI, Lekeitioko BHI, Minas Ikastetxea (Barakaldo), La Salle Ikastetxea (Zarautz), Antoniano Ikastetxea (Zarautz), Beurko BHI (Barakaldo), Lizardi Ikastetxea (Zarautz), Larrea Ikastetxea (Barakaldo), Koldo Mitxelena Ikastola (Barakaldo).

IMG_7099Programan inplikatutako lagunek egiaztatu dutenez, programaren bitartez indarkeriazkoak ez diren gaitasunak eta jarrerak sustatu dira, eta gelaren eremua gainditzen duen bizikidetza giroa sortu da.

Ikasle Laguntzaile Programaren IV. Jardunaldiak apirilaren 19an ospatu ziren Barakaldoko Minas B.H.I-n, eta guztira 100 lagun baino gehiagok parte hartu zuten: ikasleek, laguntza lantaldeek, familiek, eta Udaleko eta Hezkuntzako teknikariek eta gai horretan interesa duten beste batzuk.

IMG_7226IMG_9523

Jardunaldietan, halaber, lehiaketako logo irabazlearen sariak banatu zuren. Horretaz gainera, bigarren mailako Batxilergoko ikasleei diplomak eman zitzaizkien urte hauetan bizikidetzaren hobekuntzaren alde egindako lanagatik.

Topaketak elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta programatutako jardunaldi ezberdinekin gozatzeko aukera eman digu. Balorazioak oso positiboak izan dira, eta horrek ahalbidetzen digu pilak berriro kargatzea proiektuarekin ilusio handiagoarekin jarraitzeko asmoz.

IMG_9492IMG_9610