EHU metodologia berrietara hurbilduz. Ikasle Laguntzaile ekimenean parte hartuz.

Bakeola – EDE Fundazioa lankidetzan ari da UPV/EHUrekin 2011 urteaz geroztik; lankidetza hori Ikasketa Zerbitzuko proiektuetan garatzen da, Leioako UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako Gizarte Hezkuntzako bigarren mailako ikasleekin; hain zuzen ere,  “Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea: Proposamen Metodologikoak” eta Informazio Teknologiak eta komunikazioa Gizarte Hezkuntza” irakasgaien baitan.

“Ikasketa-zerbitzua hezkuntzako proposamena da, zeinak komunitatearentzako ikasketa- eta zerbitzu-prozesuak konbinatzen dituen egitasmo bakarrean; egitasmo hori ondo antolatuta dago, eta bertan partaideek ikasi egiten dute, inguruko beharrizan errealetan lan egiten duten bitartean, beti ere, hobetzeko asmoz”. (Puig, JM  eta beste batzuk, 2007).

Hala, aurreko ikasturtean, Ikasle Laguntzaile Programari buruzko dokumental txiki bat egin genuen, horretarako, elkarrizketak egin genituen. Dokumentalaren bitartez, programaren esperientzia ezagutu nahi da, bai eta programak ikastetxeen egunekotasunean duen eragina eta garapena ere.

Esperientziaren balorazioak oso onak izan dira, bai esperientzian parte hartzen ari diren ikasleen, zein Bakeolaren iritziz.

Informazio gehiago: http://ikusimakusietaikasi.wordpress.com/2014/05/27/ehu-metodologia-berrietara-hurbilduz-ikasle-laguntzaile-ekimenean-parte-hartuz/

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

captcha

Please enter the CAPTCHA text

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>