Elkarbizitza proiektua Zorrotza BHI-n (Bilbo)

ELKARBIZITZA PROIEKTUA

2013-2014 ikasturtea joan zaigu, eta gogora dakartzagu bizipen, ekimen eta esperientzia ugari…

Elkarbizitza Behatokia jaio da: Zertarako? Ikastetxean elkarbizitza nola hobetu pentsatu eta proposamenak luzatzeko. Nortzuk daude behatokian? Ikasleak, amak, irakasleak eta ikastetxeko beste langile batzuk…

Ikasle Laguntzaile programa ezagutu dugu eta berorretan sakondu egin nahi dugu. Kontatuko dizuegu zertan den…

Berriro ere Bizkaiko Elikagaien Bankuak Gabonak baino lehen bultzatutako janari-bilketan parte hartu dugu, ikastetxean bertan elikagaiak batuz zein 4. DBHko ikasleekin auzoko supermerkatu bateko janari-bilketa egiten laguntzeko.

Stop Sanfilippo elkarteak auzoan sustatutako kanpainetan gogotsu lagundu dugu: zozketako papeletak saltzen eta merkatu txikirako saltzeko gauzak batzen, bai eta “Tipi tapa” izendatu dugun tapoien bilketarekin jarraitzen ere.

Informazio gehiago irakurri

article

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

captcha

Please enter the CAPTCHA text

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>