Aurkezpena

EDE TALDEA erakundeko Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentrotik prestakuntza eta laguntza zuzena ematen diegu ikastetxeei Ikasle Laguntzailea berdinen arteko laguntzako eta eskola bitartekaritzako Programa gara dezaten.

Bakeola 2004an hasi zen Ikasle Laguntzaile Programa garatzen, eta egun Bizkaiko eta Gipuzkoako 12 ikastetxeri ematen diegu laguntza zuzena.

Programa horren bitartez Haur Hezkuntzako eta Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak trebatu nahi ditugu gaitasunak gara ditzaten gatazken kudeaketa egokian, berdinen arteko laguntzan, eta eskola bitartekaritzan. Programan parte hartuko dutenentzat garapen pertsonalerako abagune bat izango da, eta ikastetxeak, halaber, bizikidetza hobetzeko aukera izango du.

Berdinen arteko laguntza programaren bidez honako helburuak lortu nahi dira:

  • Eskola-eremuan lankidetza eta ezagutza sustatzea, eta pertsonen arteko arazoei irtenbidea bilatzea.
  • Hezkuntza-zentroetako elkarbizitza hobetzea.
  • Ikasleen artean tratu txarren kopurua murriztea.
  • Eskolako gatazken arauketan ikasleen zuzeneko parte-hartzea bultzatzea.
  • Hezitzaile eta ikasleen artean komunikazio- eta ezagutza-bideak sortzea.
  • Ikastetxea modu zehatz batera antolatzea, gatazkei aurre egiteko indarkeriazko bideak lantzeko.
  • Partekatutako erantzukizunaren bidez herritar-balioak gehitzea eta komunitateko klima afektiboa hobetzeko inplikazioa areagotzea.

Blog honek gune irekia izan nahi du. Izan ere, espazio honen bitartez berdinen arteko laguntzarekin eta eskola bitartekaritzarekin loturiko materialak, esperientziak eta ikasketak partekatu ahalko ditugu.