Ikasle Laguntzaileen V. Jardunaldia


IMG_4517

Iragan apirilaren 10ean, Ikasle Laguntzaile Programaren V. Jardunaldia egin genuen, Lauro Ikastolan (Bizkaia). Guztira, 203 lagun bertaratu ziren, eta gazte horiek ondoko ikastetxeetatik etorri ziren: Balmaseda BHI, La Salle (Zarautz), Minas BHI eta Beurko BHI (Barakaldo), Zorroza BHI, Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi) eta Lauro Ikastola.

Jardunaldia Lauro Ikastolak eta Bakeolak egindako aurkezpenekin hasi zen, Auditoriumean; gero, UPV/EHUko Gizarte Hezkuntzako bigarren mailako Ikasketa Zerbitzuko ikasle talde batek egindako bideoa proiektatu zen. Horretaz gainera, Balmaseda BHIko ikasleek euren ikastetxean egiten duten lana aurkeztu zuten.

IMG_4493IMG_4508

Jarraian, World-kafea egin genuen, lanerako 30 mahaitan. Taldeak txandakatu egin ziren, galderen lau txanda bete arte; mahai horietan, gainera, Ikasle Laguntzaile Programan parte hartzen duten ikastetxeetako bizipenak eta esperientziak partekatzeko aukera izan genuen.

DSC01446IMG_4505

Atsedenaldiaren ostean, kaleko dinamika bat egin genuen, lau taldetan, eta amaitzerakoan, institutua amaitzear dauden ikasleei diplomak eman genizkien, urte hauetan egindako lana eskertzeko.

IMG_4509DSC01501

Amaitzeko, Balmaseda BHIk ondutako dantza bat dantzatu genuen denok batera, eta, 14:30ean, elkarrekin bazkaldu ostean, Jardunaldia amaitu zen,

Ikasle Laguntzaile Programaren V. Jardunaldia hainbat ikastetxetako lagunak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta egunaz gozatzeko aukera ezin hobea izan da, bai eta ikasle laguntzaile horiek ikastetxeetako bizikidetzaren alde egiten dute lana aitortzeko parada ere. Egun polita izan zen, eguraldi onarekin eta emozioz betetakoa.

DSC01648 DSC01661

DSC01625

Bakeolak Ikasle Laguntzaile Programaren V. Jardunaldia ospatuko da apirilaren 10ean Lauro Ikastolan

EDE Taldeko Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroa Ikasle Laguntzailea Programa garatzen ari da 2005 urteaz geroztik. Gaur egun, Programa hori 10 ikastetxetan egiten ari da, eta 300 pertsona baino gehiagok parte hartu dute.

Ikaslea bazara et zuen ikastetxean, berdinen arteko edo eskola-bitartekotzako programaren bat garatzen arituz gero, Ikasle Laguntzaile Programaren V. Jardunaldia gurekin ospatzera gonbidatzen zaituztegu.

Topaketan, hurrengo ikastetxeek parte hartuko dute:

  • Dolores Ibarruri BHI (Gallarta)
  • Ikastola Zubizaharra (Balmaseda)
  • Balmaseda BHI (Balmaseda)
  • Minas BHI  (Barakaldo)
  • La Salle Ikastetxea (Zarautz)
  • Antoniano Ikastetxea (Zarautz)
  • Beurko BHI (Barakaldo)
  • Lizardi Ikastetxea (Zarautz)
  • Salbatore Mitxelena Ikastola (Zarautz)
  • Lauro Ikastola (Loiu)
  • Interesa duten beste ikastetxeek

Topaketak elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta programatutako jardunaldi ezberdinekin gozatzeko aukera eman digu. Bakoitzak bokata eraman beharko du eta gainontzeko guztia Bakeolatik eramango dugu.

Ikasle Laguntzaile V. Jardunaldiaren Programazioa:

programazioa

  • Data: 2014ko apirilaren 10a
  • Ordutegia: 10:00etatik 15:30etara
  • Tokia: Lauro Ikastola. Goitiko-Anzubiaga Bidea, 2, 48180 Lauroeta, Vizcaya
  • Sarrera doakoa da. Informazio gehiago:
  • Irantzu Aurrekoetxea. formacion@bakeola.org
  • Tfnoa: 94. 607.25.17

IMG_9610

Balmaseda BHIko prestakuntza (2013ko abenduaren 13 eta 14an)

Iragan asteburuan (2013ko abenduaren 13 eta 14an) Balmaseda BHIko Ikasle Laguntzaileen prestakuntza-saioa egin genuen Bakeolaren eskutik, Bilboko aterpetxean.

Balmaseda BHIk zortzi urte daramatza Ikasle Laguntzaile Programa garatzen, eta prestakuntza-saio horretan DBH 2tik Batxilergoko 2. mailara bitarteko 38 ikaslek parte hartu zuten, bai eta programan parte hartzen duten zenbait irakaslek ere.

foto 1foto 2

Prestakuntzaren helburuak ondokoak dira:

  • Ikastetxean izaten diren gatazkak eta gatazka horiek eraldatzeko estrategiak aztertzea.
  • Ikasle laguntzaileen funtzioak eta gaitasunak ezagutzea.
  • Ikasle laguntzailearen estrategiak praktikan jartzea, hainbat kasu eta egoera errealen aurrean.

Ostiral arratsaldean iritsi ziren aterpetxera ikasleak, eta hainbat aurkezpen-dinamika egin genituen. Afaldu ostean, berriz, hainbat jarduera eta jolas kooperatibo egin genituen.

foto 4IMG_9771

Programan parte hartzen duten Ikasleen prestakuntza-prozesua progresiboa da, bai eta ikastetxean betetzen dituzten funtzioak ere. Hori dela eta, larunbatean, hiru taldetan banatu ginen: DBH 2ko taldearekin talde-prozesua landu genuen, gatazkei heltzeko aproposa den giroa lortzeko xedearekin; DBH 3ko ikasleen prestakuntza, berriz, gatazken inguruko komunikazio-, laguntza- eta eraldaketa-gaitasunen ingurukoa izan zen; azkenik, DBH 4ko eta Batxilergoko ikasleek sare sozialekin lotutako gatazkei buruzko prestakuntza zehatza jaso zuten.

Asteburu osoan hainbat dinamika eta lan-metodologia erabili ziren, proposatutako helburuak lortzeko.

foto 3IMG_9805

Balorazioak oso positiboak izan ziren, eta gehien baloratu zituzten aspektuak ondokoak izan ziren: taldearen giroa, erabilitako dinamikak eta, batez ere, prestakuntza-saio hauek ikasturte osoan garatzen jarraitzeko beharrizana.

Atzo Juanto irakasleak posta elektroniko bidez jakinarazi zigunez, “pozarren itzuli ziren”.

Gure ikastetxeko harrera. Gallartako Dolores Ibarruri BHI-ko esperientzia

 

GURE IKASTETXEKO HARRERA  ETA IKASLE-LAGUNTZAILEEN LANA (DOLORES IBARRURI BHI)

Ikasle berrien harrera egiteko, ekainean  (kurtsoko amaieran) 1. DBHko ikasleen artean ikasle laguntzaileak aukeratzen dira.

DibujoDibujo2

Gela bakoitzetik 4 edo 5 IL aukeratu behar dira hurrengo prozedura jarraituz

  • Institutuko IL batzuk klase aurrean azaltzen dute nortzuk diren, zer egiten dute, nola ikasten duten laguntza ematen….
  • Gero prest daudenek IL izateko azaltzen diete bere gelakoei zergatik ikusten duten haien burua egokia lan hori egiteko.
  • Ondoren botaketa egiten da
  • Boto gehiago atera dutenak IL programan sartzen dira.

Ekainean, ikasle berriak datozenean institutua ezagutzera taldeak egiten dira, talde bakoitzarekin ikasle ohiak (lehenengo mailako aukeratutako IL) joaten dira gela desberdinak erakutsiz.

Dibujo3

Irailean klaseak hasi  baino aurreko egunean DBHko  IL berriekin elkartzen gara azaltzeko zer egin behar duten, nola egin aurkezpena eta datozen DBHko  lehenengo mailako ikasleak banatzeko haien artean, bakoitzak bost ikasle berriren ardura hartzen duelarik.

Aurkezpen egunean bakoitzak bere tutorandoak laguntzen ditu dagozkien klaseetara, hilabete honen zehar sarrera, irteera, patioetan, jantoki orduetan… haiek laguntzeko prest daude eta haiengana hurbiltzen dira ia arazorik dituzten, zerbait behar duten…

Dibujo4

Ikasle laguntzaile hauek orientatzaile eta bizikidetza koordinatzailearekin elkartzen dira astean behin ikasle berrien moldaketa prozesuaren berri emateko.

IKASLE LAGUNTZAILEAK IRAILEAN

Irailean kurtso hasieran 2. mailako ikasle laguntzaileen bilera egin genuen, bakoitzak bere 1. mailako ikasleak aukeratzeko haien tutoreak izateko lehenengo momentuetan.

Pozik ibili gara jende berria ezagutzeko aukera izan dugulako eta haiek lasaiago egoten lagundu bait dugu. Halaber, irailean zehar haien ardura izan dugu patio zein jantoki orduetan galdezka ibili gara, haien zalantzak, beldurrak eta abar ekiditzeko nahian.

Kurtsoan zehar ere gure laguntza  eskainiko diegu haiek gustura sentitzeko gure institutotan.